jueves, 15 de noviembre de 2007

2. ATAZA

Oraingo honetan sentimental jartzea tokatu zait. Lantxo honetarako gai bat aukeratu beharra genuen gero bideo-muntai txiki bat egiteko. Duela gutxi Tolosako lehiaketa izan da, eta bertan, oso gertuko dudan haur koro batek hartu du parte lehenbizikoz. Nik aukera hori aprobetxatu dut. Abesbatza gaztetxo honek momentu gogorrenetan ere zerbait positiboa dagoela erakutsi du, ongi pasa daitekeela tentsio handiena dagoen uneetan ere. Bidai horretako laguna musika izan zutelarik.
Sei koro desberdinek hartu zuten parte eta bakoitzak bere erara ulertzen du armoniko, melodia, errimen, etabarren mundu hau.
Hondoko bideoan ikusi daiteke euskaldunok nola ulertzen dugun hori. Tolosan egonik, noski, probetxu atera diotelarik bertako festa nagusietako bati, INAHUTERIAK.