Oraingo honetan sentimental jartzea tokatu zait. Lantxo honetarako gai bat aukeratu beharra genuen gero bideo-muntai txiki bat egiteko. Duela gutxi Tolosako lehiaketa izan da, eta bertan, oso gertuko dudan haur koro batek hartu du parte lehenbizikoz. Nik aukera hori aprobetxatu dut. Abesbatza gaztetxo honek momentu gogorrenetan ere zerbait positiboa dagoela erakutsi du, ongi pasa daitekeela tentsio handiena dagoen uneetan ere. Bidai horretako laguna musika izan zutelarik.
Sei koro desberdinek hartu zuten parte eta bakoitzak bere erara ulertzen du armoniko, melodia, errimen, etabarren mundu hau.
Hondoko bideoan ikusi daiteke euskaldunok nola ulertzen dugun hori. Tolosan egonik, noski, probetxu atera diotelarik bertako festa nagusietako bati, INAHUTERIAK.
jueves, 15 de noviembre de 2007
jueves, 18 de octubre de 2007
TOP 6
KOMUNIKABIDEETAN 6 WEBGUNE ONENEN RANKINA
A kazifikazioa emango nioke izan ere, gure artikulu propioak sartzeko aukera ematen digu, hau da irakurlea gerturatzeko mekanismo berri bat martxan jartzen du aukera honekin. Ikus entzunezko albiste ugari ditu. Titularrak bakarrik agertzen dira hasierako horrian horrela informatuta egonik informazio saturaziorik gabe.
Titularbakoitza bere artikuluarekin hiperbinkulaturik dago, beraz informazio
gehiago lortzeko ez dago zailtasunik. Albistegi ikusgarrienen rankin bat du jendeak
botatzeko hainbat blogekin ere loturak baditu. Irratia ordenagailutik entzuteko aukera
ematen du. Podcast kanalak ditu eta gif animaturik ia ez ditu.
2.
Sarrerako horrian ia ez dira albisterik aurkitzen, hizkuntza aukeraketa
egiteko sarrera gehiegi daude, espazio gehiegi okupatzen du haserako horrialdean. Ikus entzunezko sarrera gutxi ditu, baina irratia entzuteko aukera ere ahalbidetzen du. Webgune honek ez ditu gure irudi zein iritziak adieraztekoerraztasunik ematen. Informazioa modu egoki batean antolaturik dago, bainaCNNek egiten duen laburpenaren antzekorik ez du. Sailkapen bakarra dago.
Hori guztia dela eta C batekin kalifikatzen dut webgune hau.
3.
Ikus entzunezko linkak ditu, ez du ordea, Podcasts kanalik baina RSS jario ugari,
beraz azken albiste guztiak publikatuta egongo dira. Gure artikuluak sartzeko aukerarik
ez dago, baina bai ordea, foro eta blog ugari gure iritzia jasoko dutenak. Idatzizko alean
dagoen informazio guztia dago webgunean ere, baina era desordenatubatean aurkitzen
dira bertan. Hala ere, nahi izanez gero erraztasun handiz aurki daiteke nahi den
informazioa titularrak izateaz gain azpititularrak ere agertzen dira, beraz, gainontzeko
hedabide digitalak baino osatuagoa dago webgune hau. Hala ere, naiho pisutsua egiten da
ordenagailuko pantaian formatu berean dagoen informazio guzti hori irakurtzea.
Beraz, dena kontuan hartuz, C bat ematen diot gune honi ere.
4.
Berria.info ren antzeko egitura du. Baditu ikus entzunezkoen sarrera
hainbat, informazio aldetik ere egoki antolatuta dago, etabar. RSS jarioa ere badu, foroak
eta blogak ere baditu. Egunkariaren portada pdf formatuan ere badu BERRIAren antzera. Ezin
daiteke, ordea, irrati zein telebista kateekin konektatu zuzenean, hau da,
ezin dugu ordenagailutik irratia entzun, ezta telebistako kateak ere. Publizitatearen
presentzia nabarmena da. Eta hizkuntzaren aukeraketarik ezin da egin, nahi eta nahi
ez gazteleraz bakarrik irakurri ditzakegu bertako artikuluak.
Beraz, nire kalifikazioa C batekoa da BERRIA bezala biek baitituzte arazo berdinak.
Haserako horrian hizkuntza aukeratu egin behar da, ezin zara zuzenean webgunera sartu hizkuntza
aukeratu gabe. Horrek horrela ez luke izan behar, hizkuntza hautatzeko aukera ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait, baina horrialde nagusiak berak eman beharko luke aukera hori ez ez formatu prehistoriko horrelako batek. Gainontzeko formatuari erreparatuz nahiko egokia dela iruditzen zait; informazio nagusiena horrialde nagusian dago eta gainontzeko irrati edo telebistetara konektatzeko aukera zabaltzen du.
Baina eskaintzen dituen zerbitzuak ez direlako behar bezain bestekoak FX bat ematen diot.
6.
Informazio aldetik oso eskasa dela adierazi beharra dut. Komunikabide bat izan
beharrean badirudi garrantzia gutxiko albisteetara dedikatzen den komunikabidea dela.
Tele 5en webgunearen helburua beraz informatzea baino entretenitzea dela esango nuke.
Publizitatearen presentzia ere oso nabarmena da. Hiperbinkulo ugari ditu, baina
horrialde nagusian, behintzat, ez du ikusentzunezko sarrerarik. Txatak eta foroak ere baditu
eta beste hainbat zerbitzu ere eskuragarri dira. Hala ere webgunea ireki bezain pronto
horria saturatuta dagoelaren sentsazioa ematen du, informazio gehiegi agertzen da.
Alde negatibo guztiak aipatu ondoren zenbait puntu positibo ere badituela esan beharra
Alde negatibo guztiak aipatu ondoren zenbait puntu positibo ere badituela esan beharra
dut hori dela eta, E bat ematen diot.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)